Errobiko festibalan, üztailaren 22an, lehentze bere sorkuntza berria eman dü Beñat Achiary-k. Egonaldiz egon zen Maule gaineko elizan eta beregana hüllantü ginen.
Arramaiatz erditsüan, erresidentziaz hüllantü da Beñat Achiary bere bi müsikalariekin Ramon Lopez eta Raul Cantizano Maule gaineko elizat.
Frederico Garcia Lorca poeta antifaxistaren idatziak Itxaro Bordak eüskarat üngüratü dütü okasioneko eta Beñat Achiaryk bere üsatüzko sentsibilitatearekin kantorez eman dütü.