Louis Labadot 82 urteekin arrapartitzen da zerrenda bürü Maulen

82 urtekin Louis Labadot Mauleko auzapeza berriz zerrenda bürü dateke dagün herriko bozketan.Bere 23 izeneko lista osoa presentatü dü ostegün arrastean 50 bat süstengazaleen aitzinean .

Louis Labadot 82 urteekin arrapartitzen da zerrenda bürü Maulen
Louis Labdot-ek bere zerrenda presentatü dü Maulen
Beñat Larrory
2026/01/26 09:01

Alkartarzüna, ekologia eta gaztetarzüna izanen direla lehentarzünak jakinarazi dü komünisten zerrenda bürüak. 82 urtekin Louis Labadot Mauleko auzapezak Komunista karta argiki agerarazten badü hanitxtarzüneko zerrenda bat eraikitzen düala erran deikü .

24 orenez Mauleko herriko bozken karta argitü da. Benat Elkegarai-ek abertzale eta eskertiarren zerrenda presentatü züan igan astean, eta barda jakin da Mixel Etxebest ez zela arrapresentatüko bena bere zerrendaren parte handi bat Armande Accoce zerrenda bürüaren gibelean zatekiala. Düala 6urte bezala hiru zerrenda izanen dira arren Xiberoko kapitala den Mauleko hirian

Interesgarri izanen zaizu