Oren bateko lehen kontseilüan mera 17 bozekilan berriz izentatürik izan da , 5 xuri eta 1 Christine Lougarot-en alte zirelarik beste bozkak.
Ostirale gaüan ofizialki Louis Labadot berriz hartü dü bere mera kargüa Mauleko herriko etxean. Bestalde 6 aüzapezorde haütatürik izan dira : Alain Orduna kirol eta urbanismoan, Florence Labadot eskolaz asolatzeko, Pierre Gonzalez obren arduradun, Jean-Paul Lesprit finantzetan, Christine Lougarot alkarte mündüaz eta komünikazione ardüradün, Marie-Christine Sagardoy kültüran eta adinetakoetaz asolatzeko.
Ez da eztabada handirik izan salbü hautetsien indemnitatearen üngürüan non Beñat Elkegaraiek ohitarazi düan haütüzko erabaki bat zela. Dagün kontseilüa apirilaren 3an finkatürik da eta eztabada haboroen izateko mentüra badate.