Lozerren zepo bat Xiberoan ekoiztürik

Artzainak taldeko EBL empresak lozerren atzamaiteko zepo bat ekoiztü dü

Lozerren zepo bat Xiberoan ekoiztürik
Lorenzo Pons, Ornetin zepoaren asmazalea. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/06/10 11:10

Lozerren kopürüa emendatü da Europa güzian, eta hori arrenküra handi bat da erlezainentako, erleak atakatzen beitütüe bai eta ere laborarientako, frütüak jaten eta xehekatzen beitütüe.

Hori bürü egiteko, Paueko Broodminder empresak Lozer asiatikoren atzamaiteko zepo bat sortü dü, ORNETIN UV deitzen dena.

Gogoan züen simpleki erabilten den zepo baten sortzea, jente oroek aisa erabili dezen.

Zepo horren ekoizteko, Xiberoko Artzainak taldeko EBL empresa deitürik izan da. Empresa horrek, plastikozko piezak egiten dütü.

Bi empresa horien partaidetzari esker, heltü dira beren xedearen errespetatzen : leküko empresa batekin sortzea simple eta kalitatezko den prodüktü bat.

Zepoa zalheska salgei date ORNETIN webgunean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu