Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkeztürik izan da

Neskenegün arratsan Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkeztürik izan da herritarrer. Herriko gela gainezka zen eta kargüdün ezberdinen hitz hartzeen ondotik herritar bakotxak bere izena eman dü izan arizale ala laguntzale izaiteko.

Lurdes Iriondo pastorala Sohüta Hokin aurkeztürik izan da
Lurdes Iriondo pastoralaren aurkezpena Intza eta Leire Casamajou idazleekin. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/10/06 12:09

Neskenegün arratsan Sohütako gela ttipiegi zen pastoralaren aurkezpen püblikoarentako. Dagün urtean Sohüta-Hokiren aldi beitate pastoralaren emaiteko, Lurdes Iriondo (1941-2017) kantaria datekealarik süjeta. Dantzaz kanpo, aipaldiak oro euskaraz egin dira xüxenezko ützülpena bermatürik zelarik kaskoen bidez.

Intza eta Leire Casamajou  Idazleek Lurdes Iriondo presentatü düe, baita esplikatü zentako hautatü züen eta nola ekarriko düen pastoraleala. Errejent dantza ta kantore eramaileek ere hitza hartü düe besteak beste heien baldintzen ohitarazteko. (Errejenta Battitta Berrogain ; Kantore eramaileak: Pascale Elichondeborde eta Jean Louis Bidabe Aramburu; Dantza eramailea: Fabrice Pinque; Dendarien eramailea: Silvie Etxart)

Lurdes Iriondoren kantore bat behatzearekin ürrentü dira mintzaldiak eta denek beren izena emaiteko parada bazüen izan arizale ala lagüntzale gisa parte hartzeko.

Interesgarri izanen zaizu