Hiru emanaldi proposatzen dütüe Sohütarrek, bakotxa tenore desberdin batetan. Lehenantako üztailaren 19an meza emanik date 10ak30tan eta emanaldia 15ak30etan. Ondokoa gaüez date 24an 20 :30tan eta azkena goizez üztailaren 26an 9ak30.
Azken bi pastoralak Sohütan berean emanik izan balin baziren, aldi hontan Hokiko kartieleko soho batetan taulada montatu düe, Hokiko leheneko eskola ondoan. Jakin bero azkarrak balin badira lehen emanaldiko pastorala goizez emanik datila. Aldikal animazione badate besta jarraikitzeko : U txaranga, DJ Uzkuluz eta Punttu Kakotx taldeekilan.
Leküak jadanik salgei dira Helloasso webgünean eta Ipar eüskal herriko turisma bulegoetan. Ikastolak hontü bazkariak helloasso-n erreserbatzen ahal dira ere. Libürüxkak salgei dirate üztailaren 10etik goiti Piellenian, Tandem libürütegian, Menta liburutegian Ortzaizen eta Elkaren Baionan.