(Ipar EH)

Lürralde antolaketa indartü nahi da oreken xüxentzeko.

2050eko bizitzeko manerak eta lürralde antolaketa erresilientzia eta xühürtarzün gehiagoren ildotik egin beharko dira. Hori dio azken 7 urteetan lantü den SCOT edo lurralde antolaketaren eskema berriak. Peio Etxeber haütatürik izan da sindikatübürü.

Lürralde antolaketa indartü nahi da oreken xüxentzeko.
Peio Etxeber Pagolako aüzapeza eta SCOT-eko presidenta berria. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/06/09 17:09

Peio Etxeber Pagolako aüzapeza hautaturik izan da SCOT edo Seignanx/Seinautze eta Ipar EHko lürraldearen koherentziaz ardüratzen den sindikataren president gisa.

Hirigintzaz gain, igikortarzüna, üngüramena, laborantxa, ekonomia, hurra, etxebizitza, eskola, zerbütxüek koherentzia bat jarraiki beharko düe. Kostalde ta barnekaldearen oreka, hur, energia ta beste hainbaten aldetik xühürtarzün edo ürritasünaren ildoa hartü beharko da. Hortako etxe, lan eta zerbütxüak ahal bezain hüilan ükeitea bermatü beharko düke lürralde antolaketa berriak.

2050eko helbürüak finkatü dütüe eta hortaz gidalibürü bat idatzi.

Horren plantan jarteko elkargoekin, baita departamentü eta beste institüzioekin alkarlanaren garatzeko helbürüa düke sindikatüko bulego berriak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu