Maiatzan ürrentü da INSUP-en ikastaldia lan eta ikasketa mündütik aspaldian hürrüntü diren pertsonentako. Helbürüa argi da : aktibitate batetara bideratü gure lürraldearen ezagütza hobetüz.
INSUP izeneko formakuntza zentroak 5 hilabeteko ikastaldia proposatzen dütü Xiberoan aspaldian lan eta ikasketa mündütik hürrüntü diren pertsonentako. Üsü nazionalitate desberdinak eta bizi ebilbide nahasiak dütüe parteharzalek.
Funtsezko ikasgeiak berrikusteaz gain, Xiberoko elkarte eta enpresen ezagütza egiten düe. Maiatza erditsüan bildüma egin düe haien esperientziaz.
Dagün formakuntza arramaitzan hasiko da Atharratzen. Informazio haboroentako insup.org / 05 59 46 36 00.