'Lurretik lurrera' ikusgarria estreinatüko düe Xiru festibalean

Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet Quebec eskualdeko Darlene Gujiuminagekilan 'Lurretik lurrera' ikusgarria hontü düe. Müsika eta kantore üztartzen düan ikusgarria ikusgei dükezüe Xiru festibalean.

'Lurretik lurrera' ikusgarria estreinatüko düe Xiru festibalean
Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2025/04/18 16:19

Düala 2 urte, Etxepare institutoak kümitatürik, Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet Quebecilat hegaltatü ziren Darlene Gujiuminag-ekilan xede artistiko baten sortzeko. Hortarik Lurretik lurrera ikusgarria hontü düe eta Monrealen erakatsi ondoan Eüskal Herrian gainti kurritü dira. Lehentze Xiberoan müsika eta kantore üztartzen düan ikusgarria ikusgei dükezüe neskenegün hontan Xiru festibalan gaüko 21etan Gotaine Irabarnen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu