1970 hamarkadan sortü zen GFAM (Groupement Foncier Agricole Mutuel) izeneko egitüra jüridikoa. Honekin lürren erosten hasi ziren. Jenteen ekarpeeneri esper 257ha erosi zütüen ipar Eüskal Herrian.
2013tik Lurzaindia (Societe en Commandite par Actions) sortü zen GFAM-aren jarraikiaren hartzeko.
Helbürüa düe laborantxarentako lürren erostera, alokatzeko prezio hon batetan laborarier eta sürtut lür horik merkatütik elkitzeko eta laborantxan egonen direla segürtatzeko. Eta egitüra berri horrekilan lürretaz gain etxaldeak ere erosten ahal dütüe. Egün, 486 ha babestürik dütüe eta 41 laborari dütüe instalatürik.
Horren egiteko urte oroz sos biltze kanpainak egiten dütüe eta horren kari Ozazen gaüaldi bat antolatürik da.
Arrestiko 5etan hasiko da filma batekin. "Les pieds sur terre" izenekoa , Notre Dames des Landes-eko ZAD-az den dokümentala erakatsirik date. Hontan ere bai lürraren problematika aipatürik da.
Ondotik 7-etarik goiti paztetx eta edateko badate. Ondotik OZABRI taldea, SPARTAK DEMENTZIALA eta KATU BAZKA entzüten ahalko dira.
Ondotik Üzkülüz ekilan ürrentüko da.
Xehetarzünak bildü dütügü Joanes Etxebarria antolazaletarik batarekilan.