Atharratzeko Kakotxa kültür günean, Lutxo Herrerrak bere obrak erakasten dütü hilabete osoan.
Kakotxak artista hanitxer batzarri egiten dü bere müsika kurtsoetan bena ere bere mürrüetan leküko artisten obrak erakastez. Hilabete hontan Lutxo Herreraren obrak ikusgei dira. Lüzaz akrilikan lan egin ondotik kolajeak dütü orai esperimentatzen teknika berrezi batekin : bere obren puzkak ber-erabiltez. Jakin permanentziak badirela Kakotxan erakuskaren ikusteko eta Lutxorekin elestatzeko abentüaren 6an,13 eta 20an arresti osoan.