Ma prime renov arra horra da bena lekü güti badira

2020etik ezarririk izan da etxeen arraberritzeko sos lagüngoa hau. Igaran urtean hilabete zonbaitez elki baldin bazüen, aurtenkoa, igaran astean baizik arrazabaltü düe dispositiboa.

Ma prime renov arra horra da bena lekü güti badira
Aurten 40 000 dozier baizik ez dirate honartürik. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/03/04 11:21

Ma prime renov etxeko isolazionearen hobetzeko obren egiteko sos lagüngoa da. Igaran urtean mekanismoa eküatürik izan zen arramaiatzan eta errebeniu txipienentako berriz ezarririk izan zen ürrietan. Lagüngoak hanitx txipitü ondotik.

Aurten igaran astetik baizik ez dira dozierrak proposatzeko günea zabalik. Aurten berriz ere oroer zabaltzen düe dispositiboa, aldiz lekü güti baizik ez dirate. 120 000 lagüngoa emanen zütüala iragarri badü gobernüak, igaran urtetik 80 000 dozier jadanik haidürü dira. Horrek erran nahi du leküak kario dirateküala 40 000 baizik ez beitirate onartürik aurten.

Mürrüen isolatzeko lagüngoa eta granüleen instalatzeko lagüngoa elkirik izan da sinpleki.

Beste kanbiamenetan orai edozoin desmartxa egin beno lehen deitu behar da baionan edo donapaleun finkaturik den Maison de l’Habitat et de l’Energie, honek gero ondoko ürratsak esplikatüko dütüelarik.
Maider Larrory Ametxeco bülegoko bürüa alkarrizketatü dügü.

Interesgarri izanen zaizu