Ma Prime Renov arra plantan ezarririk izan da hanitx txipitürik izan ondotik

13 000 dozier baizik ez dira honartüko urte ürrentzeala arte. Igaran urteko 3. trimestroan 43 000 dozier bazirelarik.

Ma Prime Renov arra plantan ezarririk izan da hanitx txipitürik izan ondotik
Ma prime Renov en apaltzeak obra zionearen apaltzen bat ekarriko dü. RENE TERP
Iulen Guiresse
2025/10/08 07:55

 Üdan pausan ezarri ondotik, tranpa sobera bazela argüdiatzez, gobernüak berriz plantan ezarri dü Ma prime renov lagüngoa. Etxetako obren egiteko galtegiten ahal den lagüngoa da hau eta arraplantan ezarri badüe hanitx apaltürik izan da.

Sos sartze txipienak dütüen dozierrak baizik ez dira onartüko ( 17 173 euro beno gutigo irabazten diren pertsona bakarrenak). Lehen hein horietakoek 63 000 euroko lagüngoa biltzen ahal bazüen orai 32 000-koa da maximoa.

Audela DPE txarra edo E F edo G nota direnak baizik ez dira honartürik, orai arte edozoin etxentako galtegiten ahal zelarik.

Xehetarzünak bildü dütügü Maider Larrory-ekilan, Ametxeko estüdio bülegoko bürüarekin.

Interesgarri izanen zaizu