Maddalen Arzallus nausitü da Xilabako Ligiko kanporaketan

Düala 4 aste hasirik, Xilba Iparraldeko bertsolarien txapelketako lehen kanporaketa fasea ürrentü da azaroaren 30an Ligiko herriko gelan.

Maddalen Arzallus nausitü da Xilabako Ligiko kanporaketan
Maddalen Arzallus nausitü da Ligin azaroaren 30an. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/12/01 16:05

180 bat pertsona hüllantü dira sei bertsolarien eskü zapartatzeko : Maddalen Arzallus, Irati Alcantarilla, Beñat Larrory, Irantzu Idoate, Pettan Prebende eta Bittor Thicoipe. Amatarzüna, lantegi kozadüra, hartza, bazterketa eta beste hainbeste gei jorratü ahal izan dütüe. Nausitü da ordin Maddalen Arzallus, Irantzu Idoatez jarraikirik eta ondotik Irati Alcantarillaz.

Jakin dügü ordin nur berriz behatzen ahalko dügün bigarren fasean : Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Maddane Txoperena, Ramuntxo Christi, Elixabet Etxandi, Aitor Servier, Patxi Iriart, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Irati Alcantarilla, Mizel Mateo, Nahia Sasco, Carlos Aizpurua, Oier Urresti, Johañe Sarraillet, Josu Txoperena, Bittor Thicoipe eta Joanes Etxebarria. Dagün hitzordüa Aiheran date abentüaren 6an Denen etxean eta ondotik abentüaren 13an Muskildiko Posonpesenean.

Interesgarri izanen zaizu