Maiatzaren 1ean aldarrikapen andana bat entzün dira Maulen

CGT, LAB, FSU eta Solidaires sindikatek deitürik, urtez behexirik ari baziren bigarren aldia da maiatzaren 1 botiri egin dela.

Maiatzaren 1ean aldarrikapen andana bat entzün dira Maulen
170 bat pertsonek ihardetsi düe sindikatü desbardinek egin züen deiari. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/05/04 10:22

Lan baldintzen eta zerbütxü püblikoren txartzea salatürik izan da manifestaldian, bai eta estatüaren sos lagüngoak entrepresa handier, hots akzionarioer emanik direla.
Elkibide bezala, zerbütxü püblikoetan inbistizamentü egitera, lan sarien goratzera edo ere prezioen mügatzera aipatürik izan da.

170 pertsona agertü dira karriketan, intersindikalaren diskurtsoaren ondotik Echo xedearen kontrekoen, xiberoko feministek eta palestinaren aldeko alkarteek hitz hartze bat egin düe hen borroken berri emaiteko.

Manifestaldiaren ondotik 100 bat pertsonek parte hartü düe bazkari herrikoi batetan pitxu gaztetxean.

Interesgarri izanen zaizu