"Main basse sur la Soule, l'Affaire Tréville" : Mauleko gaztelüko antzerki berria

Aurten, Les Amis du Château alkarteak, berriz ere antzerki bat emanen dü Mauleko Gaztelüan.

"Main basse sur la Soule, l'Affaire Tréville" : Mauleko gaztelüko antzerki berria
"Main basse sur la Soule, l'Affaire Tréville" antzerkiaren afitxa.
Iulen Guiresse
2026/08/04 14:50

Urte oroz bezala, 2006an sortü zen Les Amis du Château alkarteak, antzerki eta animazioneak proposatzen dütü.Alkarte honek xedea dü üdan, Mauleko gaztelüaren alageratzea. Agorrilaren 6, 7 eta 8an emanik izanen den emanaldiak, « Main Basse sur La Soule, L’Affaire Tréville » izena dü. Eta Louis XIII erregearen garaian, Mauleko gaztelüaren desegitearen gertakaria aipatzen dü. Aurten, Berritzako dantzari gazteek, Catherine Arçanuthurry dantza sortzailearen lagüngoarekin, antzerki hortan parte hartüko düe.

Antzerki hortaz xehetarzün haboroen biltzeko, Béatrice Lahargoue eta Jacquie Barcos, antolatzaile direnen gana joan gira.

Interesgarri izanen zaizu