(Xiberoa)

Maite Pitrau arra abiatzen da Atharratzeko mera izateko

Oraiko aüzapezak hainbat süstengü üken dütü hedabideetan egin alkarrizketen ondotik. Audela zerrendarik ez izateak ekarriko lüke urte batez herria erdi hilik lizatekeala, hots ondorio larriegiak Maite Pitrau-entako.

Maite Pitrau arra abiatzen da Atharratzeko mera izateko
Maite Pitrau Atharratzeko aüzapeza. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/02/23 14:35

Maite Pitrau Atharratzen arra presentatüko da. Oraiko aüzapezak hainbat süstengü üken dütü hedabideetan egin alkarrizketen ondotik. Herritar horiek audela proposatü dioie harekin presentatzea zerrenda batetan.

Audela zerrendarik ez izateak ekarriko lüke hainbat hilabetez ez lizatekeala aitzinkontürik arren inbestizamentüak, sos lagungoak eta beste baztertürik liratekeala. Atharratzeko animazio eta beste ere lanjerrean lirate.

Haatik herria bera desagertüko zitekeen, edo herri auzo bati lotürik hilabete zonbait berantago oraino ez balitz zerrendarik presentatü.

Horiek hola 15 herritarrekilako zerrenda bat prest da Atharratzeko kontseilüan sartzeko.

Azken kargüaldiko bilana eta ez presentatzearen berria heben kontatü zeikün:

Interesgarri izanen zaizu