(Xiberoa)

Malandain baleta Xiberoalat hüilantüko da Maitaldiaren kari

Setemearen 5etik 15ealat ospatüko da berriz ere “le temps d’aimer la danse” edo Maitaldia festibala. Dantza garaikidea aitzinean jarteko Malandain izeneko baletak abiarazi züan bena emanaldiak kostaldean egiten ziren.

Malandain baleta Xiberoalat hüilantüko da Maitaldiaren kari
Berritzako Malandin eta Maitaldia festibaleko kideak. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/07/31 17:54

Azken urteetan harremanak indartu dütüe barnekaldeko herriekin ikusgarriak hüilanaztez. Hartako Malandain-ek partaidegoa bat plantan jarri dü Mauleko herria eta Berritza alkartearekin.

Setemeraren 12an Malandaineko eta Berritzako dantzariek negü hontan alkarrekin eman züen ikusgarria berriz emanen düe. Bestalde Mizel Tere eta Benat Achiary-ren sorkuntza berria lehentze erakatsirik izanen da Barkoxeko arrabotüan, Etxahun Topet eta pelotaren üngürüan. Berritzako Masterclass-ak harek lehen partea eginen dü Barkoxeko pastoraleko dantzariekin.

Jakin besterik badatekilan Atharratzeko merkatüan eta Mauleko plazan. Berri emanen deizüegü seteme hatsarrean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu