Düala urte bat Maude Balizet Barkoxen instalatü zen bere familiarekin leheneko haragitegian. Güne hortan zeramika atelier bat sortü dü eta kurtsoak proposatzen dütü haur eta gehitüer.
Maude Balizetek beti maitatü dü gaüzen sortzea bere esküekin eta hartako bere denbora librean eskü lanetan aritzeko Barkoxeko leheneko aragitegia erosi züan.
Geroztik, Mardo alkartea sortü dü kurtso indibidüalen emaiteko gehitüer, eta haurrer batzarri egiteko behin hilabetean.
Interesatürik balin bazide bere sare sozialetarik idazten ahal diozüe edo bere atelierat igaiten ahal zide.