Aurten Irunen da abiatüko Korrikaren ebilaldia « Harro Herri » izeneko lemarekin, eta 10 urte oroz bezala Baionan heltüko da lekükoa. Xiberoari so bat egiten badügü, martxoaren 15an da sartüko korrika Arüen, Maulen igaranen da eta Muskildin elkiko.
Korrikaren giroan sartzeko, Korrika Kültürala antolatürik da Xiberoko alkarte hanitxekin müsika, mintzaldi eta gaüaldien üngürüan.
Ahatze gabe Korrika txipia martxoaren 7an datekeala Maulen.