Martxoaren 8a indartsü izan da Xiberoan

Emazteen züzenen aldeko borrokaren egünean bildü dira ehün bat jente Mauleko plazan , dantzaz eta kantorez indar horen agertzeko eta horri bürüz libürüxka baten aurkezteko.

Martxoaren 8a indartsü izan da Xiberoan
Martxoaren 8a Maulen. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/03/10 15:00

Brale dantza handi bat emazte generazione oroen jüntatzeko eman da martxoaren 8an Mauleko plazan.
Hori zen xiberoko feministak taldeak proposatzen züan hitz ordüa.

Alkarte horrekin, Pitxu gaztetxea bezalako beste antolazale bazen alkarlanean hitz ordü horren antolatzeko.
Bralea, kontrapas dantza eta kantorea emanik izan dira eta partekatzeko parada üken düe hor ziren 100 bat emazteen artean.

Horrez gain, libürüxka bat agerarazik izan da emazteen güdükaren aipatzen dütüanak alkarlanean eraikirik.
Orano edireiten ahal da Tandem libürütegian Maulen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu