Igan ostiralean Maule Baitha zinemagela joanarazten düan alkarteak gora beherak üken dütüan urte baten bilana egin dü bere biltzar nagusian.
Nahiz eta maila nazionalean ere urte gogor bat izan den, Maule Baitha Zinemagela aitzina eramaiten düan alkarteak, 26.000 euroko galtzeak üken dütü arrazo ezbardinen gatik: ikusle kopürüaren apaltzea 20.000koa zena igan urtean, aurten 15.000etara apaltü da, sos lagüngoen apaltzea, langile eküatze, arrenküra teknikoak eta beste. Hala ere, erran behar da, alkarteko lagüntzaleen engaiamentüa, eta heien lagüngoa laidatü düela. Horiek gabe, zinegela ez lizateke ebilten ahalko.
Horren berri ükeiteko Romaire Prophete alkartebürüaren gana hüillantü gira.