Mauleko herriak 2022tik Erronkari ibarrarekin biazkatürik da eta, aurten lehentze eskolen arteko trükatze bat antolatürik izan da.
Iragan aste ürrentzean bi egünez egon dira Erronkarriko eskolakoak xiberoan. Bisitaz gain Ainereetaz den dokümentala erakatsirik izan zaie. Ostiralearekin Mauleko gela elebidüna eta Erronkarrikoak bildü dira Epherra ikastolan, mozorrotzeko edo ere alkarrekin bazkaiteko. Hatsarre batetan jokü zonbait baldin baziren nafartarrak goizago sartü behar üken düe.
Arrestitan ordüan eskola publikokoak eta ikastolakoak alkar ezagützeko parada üken düe jokü zonbait prestatürik beitzüen, diploma, medailla bena ere arresti askaria.
Han ginen mikroaren lüzatzeko.


