Atharratzeko San Antoniko züzendari den Maïtena Cazaurang-ek dü hartüko denbora erdiz Mauleko ospitalearen züzendarigoa. Biak denbora erdiz eramanen dütü.
Badü 7 urte orai Atharratzeko San Antoni etxearen bürüa hartüa züala Maitena Cazaurang-ek, hainbat urtez funtzio püblikoan egon ondotik.
Julien Rossignol Paueko eta Mauleko ospitalearen züzendariarekin adostü ondotik eginbeharrak, Mauleko züzendarigoa hartü dü ere bai düala bi aste.
Bi adinetako etxeen artean bardintarzünak baldin badira, bata püblikoa da eta bestea pribatüa alkarte batek joanarazirik.
Azken urtetan Mauleko züzendarigoa üsü kanbiatü da eta esperantxa da urte zonbaitentako egonen dela hau. Bere helbürüetan langilegoaren egonkortzea aipatü deikü.
Beste berri honik izan da ospitalearentako, igaran urtean kontüak ekilibrioala heltzea heltü beitira. Berrantolaketa zonbaiten bidez eta oküpazione tasa altxatzez. Hau izigarri arraroa da departamentüan bakotxa beita eta Frantzia heinean ospitale haboxienak xilo estrüktüral bat badüe. Azken urtetan hen finantzamentüak apaltü beitira.
Aurten langileen prekarizazionearen txipitzea düe helbürü, momentüko %50 baizik titülarra bada, horren goratzea helbürü düe.
Beste helbürüetan ere bai, bedezi mentsari pare egitera da bena hau gaitz da Frantziaren lurraldearen %87a artatze ments arrisküan beita.
Julien Rossignol ere alkarrizketatü dügü :
Julien Rossignol Maule eta Paueko ospitaleen züzendaria, agiantzetan Mauleko langileen aitzinean.XIBEROKO BOTZA