Atharratzeko arrainsaltegia arrahartürik izan bazen düala urte zonbait. Maulekoa ere heltü da ere arraberritzen.
Etxegarai-ek hamarkadaz lüzez eraman ondotik, arramaiatza hatsarretik eramaile berri zonbait atzaman dütü. Bretaniakoak dira sortzez, eta Parisen lüzaz erauntsi düe arrain saltzen merkatüetan.
Lekü lasaiago bat nahi züelakoan Mauleko afera hori erosi eta instalatü berri dira.
Leküko arrainak dütüe saltzen eta hainbat plat prestatzen dütüe ere.
Xehetarzünak bildü dütügü Caroline Perez eta Johan Chassevent-ekilan.