Astebürü hontan Bruno Bellegardek bere ihardesteko dreta galtatü dü Mauleko auzapezaren alkarrizketaren ondorioz gure irratian.
Louis Labadot-k gure alkarrizketan Bruno Bellegarde izentatü züan « sagü ttipi » gisa, erranez ezkerretik eskuinilat igan zela. Bellegardek jakinarazi deikü ez dela sekülan eskuinilat igan eta Bien vivre à Mauléon listan beti alderdi desberdinetako kideak izan direla.