Mauleko Don Bosco alkarteko antenak bere urtebürüa ospatzen dü

2022an zabaltü züan Don Bosco-k Maulen antena bat. Honek kanpotik horra diren adingabekoetaz axolatzen da.

Mauleko Don Bosco alkarteko antenak bere urtebürüa ospatzen dü
Don Bosco alkarteko Mathilde Alza eta Jérome Berest lagüntzen dütüen bi gazteekilan. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/01/16 07:03

Badü urte zonbait orai Mauleko antenan lagüntzen dütüela gazte zonbait, administratiboki, inserzionearentako formakuntza bat edo ere lan baten atzamaiteko.

Departamentüak dü hau bereziki finantzatzen eta azken urtetako aitzinkontü apaltzeak hanitx hunki dütüe. Ipar euskal herrian 90 gazte jarraikitzen baziren orai 70 baizik ez dütüe eta langile zonbaiteri ez da kontratüa lüzatü ahal izan horrentako.
Administrazioak arrenkürak ere sortzen dütü geroago eta gaitzago beita paperen ükeiteko eta ürrats administratiboak geroago eta pezüagoak dira. Horren adibide Frantzian 1945 etik 117 lege eginik izan dira imigrazioneaz, ( 29 lege 1980etik) aldikal zorrozten dütüanak ürratsak.

Heben diren gazte haboxienak Ginea Konakry-tik horra dira eta horien ezagützeko proposamena egiten düe Don Boscoko mauleko antenak urtean behin bere urtebürüa ospatzez. (Igaran aste ondarrean igaran da)
Xehetarzünak Mathilde Alza eta Jérome Berest langileekilan.

Interesgarri izanen zaizu