Mauleko foot-a espanto baten mezperan

Mauleko foota Frantziako kopako laugerren üngürüan da . Neskenegün huntan ASMUR aüzoaren kuntre leihatüko dira mauletarrak Jeannot Lassere Mauleko sorho sintetikoan.

Mauleko foot-a espanto baten mezperan
Aurtenko Mauleko lehen taldea
Beñat Larrory
2026/09/25 11:50

Erran behar da kopa mauletarren lehiaka maitenetarik dela üsüxka hiru üngürü igaiten beidütü klubak. Düala hamar bat urte seigerren üngürüa arte heltü ziren hein gorako taldeen kanporatzez. Neskenegün huntan ASMUR aüzoaren kuntre leihatüko dira mauletarrak Jeannot Lassere Mauleko soho sintetikoan. Talde bat bi ozke gorago jokatzen düana hots. Posible denez horien kaporatzea galtegin dügü Allande Etxeberri trebazaleari eta Xan Elkegarai jokülari gazteari 

Erreserbatik jinik gazte saldo batek experientziadün den taldeari builta bat eman deio. Sasu abiatze hun bat egiten düe mauletarrek beren regional 2ko txapelgoan eta aitzinatzez kopan.

Partida xüxenean Xiberoko Botzean neskenegünean 8orenetarik aitzina

Interesgarri izanen zaizu