Mauleko gaztelüaren bisitatzeko jokü interaktibo bat bada

Historian oinarritürik Matalaz apezari beste ürrentze baten eskeintzea proposatzen dü jokü honek. Matalaz ezkapatzen lagünt ezazüe.

Mauleko gaztelüaren bisitatzeko jokü interaktibo bat bada
Mauleko gaztelüa beste manera batez bisitatzen ahal da Matalaz joküarekin. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/04/15 08:27

Turisma bülegoak dü hau proposatzen eta honekin Mauleko gaztelüaren bisitatzeko manera berezi bat deizüe proposatzen oren batez.
Enigma edo asmakizün zonbait badira, zentzü güziak erabilarazten dütüanak : entzümena, ikusmena edo ere hunkipena.
8 urtetarik goiti, taldean edo familian egiteko pentsatürik da hau eta audela eüskaraz ere bai bada.
Gaztelüan bisita bat egitez da joküan parte hartzeko QR kode bat ükeiten.

Bakantza denboretan egun oroz zabalik bada, beste asteetan, asteazken, neskenegün eta igante oroz zabalik da gaztelüa. Gehitüentako 3 euro balio dü eta haurrentako 2 euro.

 

Xehetarzunak Laida Camus Etxekopar turisma bülegoko langilearekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu