Iragan ostegünean Mauleko Günea izeneko kültürgünea kabaret gaüaldi batekin estrenatürik izan da. Antzerki mota ezbardin, ümor hon franko eta Jurgi Ekizaren kontzertüaz gozatü dira ehün bat pertsona. Jentea esperantxaz beterik elki da gaüalditik.
Iragan ostegünean gaitzeko arrakastarekin estrenatü da Mauleko Günea.
Antzerki, ümor eta müsikaz josi da kabaret gaüaldia. Nahiz eta astean zehar izan künküño beterik zen gela. Arraileriaz beterik abiatü düe gaüaldia, ofiziala ez zen xingola delako bat moztez.
Ehün bat jente hüilantü zen eta tripa bete ondotik ikusgarriak abiatü ziren antzerki mota ezbadinak algarri lotzez.
Jurgi Ekizaren kontzertüarekin ürrentü da gaüaldia, hortan bere azken diskako kantoreak eman dütüelarik besteak beste.
Jentea loriatürik elki da hortik eta halako güneak bizi kulturala aberastüko düalako esperantxarekin.
Dagün hitzordüa Günean: ürrietaren 4an "La eterna primavera" antzerkiarentako arratseko 8.30tan gazteleraz/españolez, ürrietaren 10ean ber antzerkia bena frantsesarekin, ber güne ta tenorean.