Mauleko kontseilüan Agerriako lür puzka batek eztabadak piztü dütü

Agerriako lür puxka baten saltzeak dütü eztabada nausiak piztü Mauleko azken kontseilüan. Üdako azken kontselüa üsatü bezain bizi izan da Maulen aipamen andana baten ügürüan .

Mauleko kontseilüan Agerriako lür puzka batek eztabadak piztü dütü
Mauleko herriko etxea
Beñat Larrory
2026/07/25 09:14

Kontseilüaren barne legedia, besta denboretan izan diren gaintitzeak eta arren Agerriako lür baten saltzea dira izan aipamen nausiak. Agerriako lür hori erosi behar züan eraikuntza zozialen egiteko entrepresa batek bena Azkenean ber jabea düan beste entrepresa batiri saltzea deliberatü da.

Horrek Aitzina Maule-en opozizioneen düdak ekarri dütü seriustarzünaren aldetik, Benat Elkegarai :

 Xehetarzün mentsa eta  zozial alojamentüentako ez dela lekü hon bat uste dü Bien vivre à Mauléon Lichare taldeak ; Frédéric Chaldu :

Mauleko auzapezak dio jarraikitzen düala lanean Mauleko sos sartzeen sanozeko eta alojamentüen proposatzeko herritar berrier, galtoa hor delakoz. Entrepresaz bere inkesta eginik züala jadanik eta gibeltü behaar bada ez dela lotsa gehitü deikü :

Besteetako bortizkerien aipatzeko mementoan Louis Labadotek ohartarazi dü kanpana denboran elezko eta fisikoko bortizkeria

Interesgarri izanen zaizu