Mauleko lehen kontseilüa eztabadatsü izan da

Mauleko herriko etxeko kontseilüa lehentze jüntatü da apirilaren 3an ostiralez, delegazionetako ordezkarien bozkatzeko

Mauleko lehen kontseilüa eztabadatsü izan da
Maule-Lextarreko herriko etxea
Maider Arrossagaray Zügün
2026/04/08 16:53

Herriko etxeko gehiengoak ez dü lekü handirik ützi oposiozioneari, majoritate handi batekin agertü beitira bozkak

Püntü haborenek ez badüe eztabada sortü, indemnizazioneen püntüak desakordioak agerrarazi dütü
Aitzina Maule eta Bien vivre à Mauleon taldetako hautetsiek jakinarazi düe Herriko etxeko aüzapezak eta ordezkariek sos zama handiegi bat hartzen züela  Mauleko herriko küntüen heinaren ikustez

Aitzina Mauleko Heliane Etchegoyhen eta Bien vivre à Mauléon taldeko Fredericq Saldu ez dira agertü lehen kontseilü hortan.
Behar da jakin Frédericq Saldük errekurtso bat pausatü düala bere baitatik eta ez bere talde politikoarekin, jakinarazteko haren ustez Heliane Etchegoyhen Sohütan bizitzez ez dela legitimo Mauleko kontseilüan


Xehetarzünak Louis Labadot, Beñat Elkegarrai eta Armanda Accoce-rekin :

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu