Mauleko müsika eskola berriz ere beterik da

Musika eskolan 100 ikasle badira aurten ere.

Mauleko müsika eskola berriz ere beterik da
Müsika eskolako Soizig Pineau Goienetxe. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2024/12/06 17:06

Leküak kario dira 3 astez izen emaiteak betetzen beitütüe arramaiatzan. Eta aitzinkontü apalegiarengatik ez dütüe ikasle haboro hartzen ahal. Müsika instrümentü desbardinak ikasten ahal dira hala nola : bateria, pianoa, akordeoia, saxofoia, klarineta, bazterrezko txülüla, pandero, trikitixa, gitarra klasikoa edo elektrikoa ere.

7 eta 8 urtekoentako, 4 instrümentü eseiatzeko posibilitatea proposatzen düe urtean. Bakarka erausteaz gain, taldean ikasten da ere müsika eskolan instrümentü desbardinak nahasten beitütüe noiztenka ikusgarri edo xede desbardinentako. Igaran urtean dantzaldi bat antolatü bazüen, aurten herrietako dantza eskolekin batetan zerbait eraiki nahi düe urte ürrentzearentako.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu