Mauleko ospitaleko langileek mobilizazione batetara deitzen düe

Lan baldintzak eta lanpostü elibat lanjerean dira Mauleko ospitalean. Berriz ere egoiliarrak diratekeala hunkirik uste düe sindikatüek.

Mauleko ospitaleko langileek mobilizazione batetara deitzen düe
Mauleko langileak mobilizatü ziren jadanik 2024ean
Beñat Larrory
2026/09/10 09:33

Aitzineko urtean ospitalea osagarri txarrean zelakoz arrantolatze bat abiarazi züan ospitaleko Rossignol aitzindariak. Sindikatüekin ikusirik eta ikustez hobetze bat bazela hitz emanik izan zen hortan baratüko zela bena berriki langileriak jakin dü ürrietako arrantolatze berri bat bazatekeala. Lau lanpostü lirate mehatxatürik sindikatüen ustez. Ez zaielakoz hunhargarri langileria eta egonliarrentako mobilizazione batetara deitzen düe ostiralean Mauleko ospitaleaen aitzinean 9orenetan

Interesgarri izanen zaizu