Maika Etxekopar, Jon Foucher, Gaïa Oliarj Ines eta Cindy Gomezek Tokia antzerki günearen jarraikia hartüko düe Mauleko kaserna ohian.
17 urteren ondotik Josie eta Michel Foucherk Tokia leküa ützi düe Günea izeneko kolektibo berri bati. Antzerki lekü bat egonen da kolektiboki junarazirik datekina Maika Etxekopar, Jon Foucher, Cindy Gomez eta Gaia Oliarj Inesen esküetan. Helbürüa antzerkiaren gustüa transmititzeaz gain, eüskal antzerkiak eta beste leküetarik jin ikusgarrier taulada baten proposatzea da. Momentü hontan, Maika Etxekoparrek bere eüskarazko antzerki tailerrak hasi dütü setemere hatsarrean eta Catwook Cindy Gomez eta Jon Foucheren konpaniak bere lehen sorkuntza prestatzen dü, ürrietaren 4an presentatürik datekina.
Günearen estreinatze ofiziala setemeraren 25an date 19:00etan kabaret batekilan. Ondotik Jurgi Ekizak bere diska berria aurkeztüko dü. Jateko eta edateko badate leküan berean. Informazio haboro nahi badütützüe Güneari idazten ahal düzüe helbide hontarat : gunea.elkartea@gmail.com.
