Zinka Bizirik elkarteak bere biltzar nagusia egin dü eta ofizialki ostatüaren ardüra Xiberoko Pitxu elkarteari eman. Azken urteetako hatsantzeaz ohartürik dinamika berri bat ekarriko düen gaztetxeari ützi deio lekükoa. Zinka, Pitxu ta artistak mintzo
Mauleko Zinka ostatüaren istorioak üngürada bat hartü dü Pitxu gaztetxeak günearen segida bere gain hartüko beitü. Zinka Bizirik elkartearen biltzar nagusiaren kari jüntatü dira 15 bat kide.

Azken urteetan Zinka ostatüa joanarazi düen lagüntzaile taldea hatsantü denez, lekükoa iganarazteko beharra senditü da. Jütoki azken urteetan Pitxu gaztetxea arrapiztü bazen, ebiltaria zen. Oraitik goiti xiberoko gaztetxeak bere etxea badüke Maule erditan.
Gaztetxeak bere biltzar nagusia barantailaren 7an eginen dü goizanko 9.30tarik goiti. Gazteek espero düe gazte hüilantzea dinamika berri baten abiatzeko.
