Maulen bigarren hotel batek bere bortak zabaltüko dü

2007an Anso-enearen zerratzearekin, hainbat urtez hotel eskaintzarik gabe egon da Xiberoko hiribürüa. Herriko etxeak bultzatürik Agerrian eskaintza bat proposatzen bada orai, Xibero ostatüan ere bai zabaltüko da bat.

Maulen bigarren hotel batek bere bortak zabaltüko dü
Rémy Goyheneche Xibero ostatüko nausia bere xedea aurkeztü dü kafe hitz ordüetan. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/02/16 11:14

Leheneko eramaileak, Margaita Achigar-ek, kanbera zonbait joanarazten zütüan jadanik. Igaran urtean ostatüa arrazabaltzez ber gaüzaren egitera pentsatzen bazüen Goyeneche anaiek, iritziz kanbiatü dira eta azkenean hotel baten egiteko obretan dira. 7 kanbera dütüe sortüko eta horik 3 izarreko eskaintza izanen da.
Aitzin ikusi düe ere 4 postüen zabaltzea, lo günea eta ostatüa egün oroz zabaltzeko gisan.
Rémy Goyheneche nausia alkarrizketatü dügü :

Interesgarri izanen zaizu