Maxka'roa ikusgarriak xiberotarrak iharrausi dütü

Dantza'haka, Üda batez, Baküna show,... geroago eta ikusgarri haboro egiten dira
Xiberoan.

Maxka'roa ikusgarriak xiberotarrak iharrausi dütü
Maskaroa ikusgarria, ürrentzean ber izeneko kantorea emaiten düelarik. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2024/10/16 17:04

Berritza alkartearen ikusgarri berriak betea egin dü bi egünez Mauleko Jai alaian 2600 jentekin orotarat.
Koloretsü, indartsü, psikadeliko noiztenka eta giro fantasmagorriko batetan igaiten zen Eneko Gil koregrafoa eta txingilikako dantzariek proposatü düen mündüa. So egileak iharrausirik izan dira, galtezkatürik ere hanitx, eta hori zen ere helbürüa.
Ikusgarriko bildüma so-egile eta parte harzaleekin entzüngei.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu