Lau elbarritarzüner egokitürik den aterpetxea sortü züan Idauze Mendiko herriko etxeak düala 15 bat urte.
Desberdin izanik ere bakantza goxoak igaran ahal izateko sortü zen Mendipea aterpetxea. 8 kanbera, 2 heinetako sükalteak, 2 mainügela egokitürik eta kanpoko ekipamentüekin, Idauze mendiko aterpetxeak elbarritü eta adinetakoentako pausagüne goxoa da. Idauze Mendiko herriko etxearen xede bat balin bazen hatsarretik, Handiligue alkarteak dü günea jonarazten. 2025an, larrazken ondarrean eta negüan ezezik, beterik zen. 2026an Azkena alkartearekin partaidegoa bat abiarazi nahi lükie eta aterpetxeko ekipamentüa handitü errotadün kaideekin txostakatzeko boccia batekin edo orano "joelette" delakoak erosi ebilaldien egiteko.