Mendixkan konposta egiten da gure bio-ondarkinekin

Sarrikotapeko ondarkintegia konpostatzean berezitü da supermerkatü, jatetxe, zahar etxe eta kantinetako ondarkinen balorazizatzeko. Orai kostaldeko partikülarrentako solüzioneak eskeintü nahi dütüe.

Mendixkan konposta egiten da gure bio-ondarkinekin
Mendixkan bio-ondarkinekin egin konposta. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/07/06 09:23

2025ko azarotik gobernamentüak behartzen dütü profesionalak eta etxekoak ondarkin organikoak zikinuntzi beltzetik behex atxikitzea. Hartako, 2025tik etxenko ondarkinak eta berziklatzen direnak Baionako Canopia zentrolat igorririk dira eta kostaldeko bio-ondarkinak aldiz Mendixkat. Barnekaldean biztanleek lekü balin badüe konpost, oilo edo besterik plantan jarteko, kostaldean arrenküra bat bazen ondarkin horien balorizatzeko. Profesionalentako, hots kantinak, jatetxeak, süpermerkatüak edo orano zahar etxentako, soluzione beharra bazen.

Hartako Mendixkan 2.5 miliu euroko inbestizamentüa egin da bio-ondarkin horien konpostatzeko. Lehen bilan batetan 6 hilabetez 2 687 tona konpost eginik izan dela jakinarazi düe.

Jean Michel Irumé, Bil ta Garbi sindikateko Mendixka güneko ardüradüna :



Bestalde gure ondarkinen behesketaren üngürüan tentsioneak sortzen ari dira eta Esküaldeko ondarkinak behesten dütüen elkargo eta sindikat püblikoek, horietan Bil ta Garbi sindikatak, alarma jo düe.

Lehenik REP izeneko zergaren desagertzearen üngürüan. Hori sortü zen bastimentüan kozagarriak sortzen dütüenek eko-zerga baten pakatzeko, ondarkinen behestea indartzeko. Kolektibitateek inbestizamentüak egin zütüen ondarkin horier batzarri egiteko eta zerga honen desagertzearekin herritarrek lükie diferentzia pakatü beharko (5euro biztanlekal). Bestalde indüstrialek pusatürik, gobernamentüak proposamen berri bat helarazi dü plastikazko boteilen kontsinatzeko. Bezeroek lükie pakatüko lan hori boteila bat erostean. Jadanik lan hori ontsa egiten denez, beste ondarkin motetan kontzentratzia galtatzen düe kolektibitatek.

Ürrentzeko oihalen kudeaketa krisian da. Ipar eüskal herrian diren bilgünen erdia zerratü da, le relais alkartea sos mentxan beita. Holako ekonomia solidarioa süstengatzea galtatzen dü Bil ta Garbik, jakitez oihalen %30 orano ondarkinetan atzamaiten düela.

Maitena Curutchet, Bil ta garbi sindikateko lehendakaria :

Interesgarri izanen zaizu