Michel Chilope zentü da

Urte hatsarrean, Urdiñarbeko Xilope, tabalari eta ostalari famatüa zentü zaikü eta horren leküko ezagün zonbaiten jakingoaren biltzera ebili gira.

Michel Chilope zentü da
Xilope. ARTXIBA
Inexa Decung
2025/01/20 13:27

2025 ko Urte hatsarrean, Xilope urdinarbetarra zentü zaikü eta horren kari lekükotarzün zonbaiten biltzera joan gira.
Xilope, plaza gizon beitzen , xibero osoan famatürik izan da. Tabalari, ostaler, ihizlari, edo ere istoria kontazale hon bezala dütüe ohitzapen nausiak ezagütü düenek.
Bizikletari  bere 2 anaiekilan, Gandaineko ostatüaren edo ere "la boisiere eta vieux moulin" ren joanarazlea izan da. Herriz herri kurritü da ere Jean Michel Bedaxagarekilan musikan hasi beitzen Urdinarbeko maskaradakarien jarraikitzeko.
Garaian 5-6 tabalari baizik baldin baziren, belaunaldi berri hanitxen erakaslea izan da ere Xilope.

Mixel Etxekoparek bertso bat egin dü bere omenez :


Gure webgünean artxiba desbardinak edirenen dütützüe Xilopez : horietan ostokada bat egin günüan harekin 2012an. Heben entzüngei : https://xiberokobotza.org/emankizuenak/beste/ostokada/1233-michel-chilope-urdinarbetarra

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu