Miñabejiak lantatürik dira Domintxinen

Arxelako etxalteko Romain Padilla mahastizain bezala plantatü da 2023an Dominitxinen. Betidanik ardoarekin lotürik diren lanak egin dütü, bena bere aldetik plantatzea zen haren ametsa.

Miñabejiak lantatürik dira Domintxinen
Romain Padilla Domintxineko mahastizaina. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/11/12 11:00

Bada orai 3 urte Romain Padillak Arxelako miñabejetan lan egiten düala, BIO an diren 2 ardo gorri eta ardo xuri baten proposatzeko : Lasai eta Le Grand Duc izeneko botillak.

Lehen bi urteetan mahats güti bildürik izan dira, bena ardo xuriaren kalitatea oso hona izan zen ümitarzünaren gatik. Aurten deus ikustekorik düan urte bat izan da, txükatzea, mildiu izeneko eritarzüna eta harrien gatik % 25eko galtze bat izan da etxaltean. Bena mahatsarren kalitatea ezinago hona izan da halerik ere ardo gorri eta xurientako

Arxelako etxalteko 3ardoak txestatzen ahal dütützüe Mauleko Xibero BIO saltegian.

Interesgarri izanen zaizu