Minbiziaren kontrako liga, minbizia düen oroer bena ere hüllanekoer lagüngoak proposatzen dütü.
2025eko barantailan zabaltü züen Mauleko herriko etxeko gela batetan Xiberoko antena.
Minbiziaz jente andana bat hunkirik dira, 4 hiletarik 1 minbizitik horra beita Frantzian (2021eko zenbakiak).
Bizian minbizi bat ükenen düe 5 gizonetarik 1 eta 6 emaztetarik 1 (OCDE-aren arabera).
Eritarzünak bizia kanbiarazten dü eta horrentako da eginik alkarte hau. Hontan proposamen desbardinak egiten dütüe lagünzale eta profesionalen bidez : Sozio estetika, zankoen reflexlojia, bilo muzte soziala, psycho edo ere dietetika.
Astearte hontan (azaroaren 25ean) borta zabaltzeak antolatzen dütüe Mauleko herriko etxean düen gelan. Horrentako izenaren emaitera aholkatürik da deitzez 05 59 59 17 39.
Hontan trükatzeko momentü goxo bat proposatzeaz gain matahame eta kafearekin, begitartekoa eta esküen artatze bat Elorri Sozio estetizienaren eskütik.
Xehetarzünak bildü dütügü Céline Joséfowitz-ek Minbiziaren Kontrako Alkarteko kideak (Ligue Contre le Cancer).