Bigarren aldikoz boterean heltü denetik, Donald Trumpek Amerikako Estatü Batüetako historia arridatzi nahi dü. Üsü halako egiteak herrialde totalitarioer lotzen balin badütügü, heben ere badügü arrenküratzekoa.
Ünibertsitatetan erakasle eta finantzamentü elki ondoan ikerketan hitz zonbait debekatü dütü Donald Trumpek : lgbt, minoritate, emazte, arrazismoa eta beste. Azken neurrietan izan da artxiboen kontrako ataka bat : artxibo zaintzaleak kanporatü dütü eta minoriatateer lotürik argazki eta idatzi zonvait desgertarazi, bereziki esklabutzari eta armadan parte hartü düen autoktonoeri lotürik zirenak. Historia mito gisa arridazteak bere projet kontserbatzaile, imprerialista eta supremasista zerbütxatzen dü.
Nevadan den Jon Bilbao eüskal libürütegiko eta artxibotegiko Iñaki Arrieta züzendariarekin berri horietaz elestatü gira :
Gei honek galtozkatzeak ekarten dütü, politikariek gure historia haien zerbütxüko ezarten beitüe.Historiaren bermoldatze hori usu herrialde totalitarioer lotzen dügü bena Patxi Zamponi historialari eta erakasleak heben ere agitzen dela esplikatü deikü.