Mizel Théret eta Beñat Achiaryren azken sorkuntza Barkoxen setemeraren 6an

"Le temps d’aimer la danse" edo Maitadia festibalaren kari, neskenegünean Barkoxeko arrabotüan Mizel Théret eta Beñat Achiary-k "Hizketak" haien azken sorkuntza presentatüko düe.

Mizel Théret eta Beñat Achiaryren azken sorkuntza Barkoxen setemeraren 6an
Mizel Théret dantzaria Hizketak sorkuntzan. STEPHANE BELLOC
Inexa Decung
2025/09/04 09:39

"Le temps d’aimer la danse" edo Maitadia festibala astebürü hontan hasten da eta kostaldetik barnekaldeko bidea hartüko düe dantza garaikideko konpaniek, azken urteetan bezala. Hala nola, neskenegünean Barkoxeko arrabotüan Mizel Théret eta Beñat Achiary-k « Hizketak » izeneko sorkuntza berria estreinatüko düe. Etxahun Topet-en « Ahaide delisius hontan » inspiratürik, lehen dantza bat ikusgei date Beñat Achiary-ren botzarekin eta Vivi Vissleren sonü sorkuntza batekin. Ondotik pelotakarien jestuaz inspiratürik beste dantza bat emanen dü Mizel Théretek.



17 :00etan emanik da hitzordüa. « Hizketak » aitzin, Berritzako masterclasseko dantzariek haien ikusgarria emanen düe eta Ürrats kolektiboak pastoraleko dantzariek haien pastoraleko dantzak. Jakin goizan 10 :00etan dantza atelier bat emanen düala Mizel Théret-ek xiberoko 15 bat dantzarier.

Interesgarri izanen zaizu