(Xiberoa)

Mole artistak lehentze bere arte obrak erakusten dütü

Arramaitzaren 2tik 30eala, mauleko ondarre etxean, Mole izeneko artistak erakusketa bat plantan ezarri dü. Hilabetearen ürrentzean EHZ müsika festibalan ere freska bat marraztüko dü.

Mole artistak lehentze bere arte obrak erakusten dütü
Agustin Pelaez "Mole". XIBEROKO BOTZA
Haitz Capot Thornary
2025/06/19 15:17

Errügbian aritzeko jin zen hatsarrez maulerat Agustin Pelaez, bena 2017tik geroztik, marrazten eta tintatzen erauntsi dü Argentinarrak. Tintatzeaz eta marrazteaz aparte, zizelkadüra, graffitia baita bizikleta arraberritzen ari da. Bere obretan ikusten dütügün gei nausiak, kabaleak eta koloreak dira, üsü argentiari lotürik direnak.
Hilabetearen ürrentzean EHZ müsika festibalan freska bat marraztüko dü Eüskal Herriko natürari lotürik izanen dena. Hiru egünetan ebiliko da marrazten akrilika tintarekilan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu