4 marrazki jadanik ageri baziren Mauleko karrika desbardinetan, 5. bat egin dü igaran astean. Xiberoko maskaraderi begi kliska bat egin dü aldi hontan.
Azken aste hontan Herriko etxea eta peko arrüa hortarik igaran bazide, zübiaren kantüan ikusi düzüe balinba Agustin Pelaez “Mole” artista marrazki baten egiten. Badü 5 urte orai Xiberoala jin dela Argentinarra Mauleko errugbi taldean aritzeko. Geroztik bere margotzeko ganoa behin beno haborotan erakatsi dü.
Holako lau müral handi egin dütü jadanik eta hau 5. izanen zaio. Aldi hontan Xorrotxa eta Pitxuren arteko eszena bat dü margotü 12m largogoan eta 10 metroko goran.
Mole artistak hebenko mürrü itxusier kolore aminibat ezarteko gogoa dü. Audela Xibero Déco-k eskeintzen dio pintüra eta Mole-k dohainik lan hau egiten dü.

