Barttolo Decung Montoriesak xiberotarrezko lehen bideo joküa lantzen dü eta jadanik eseatzen ahal düzüe.
Barttolo Decung Montoriesak, bere ikasketak bideo joküko mündüan egin ondotik eta urte batez Foruako barnategian eüskara ikasi ondotik, bera hasi zen « Bazterka, hurik gabeko herria » izeneko joküaren sortzen.
"Bullet Hell" motako joküa da Touhou Project izeneko joküari gehienik jaraikirik. Jokü hortan japoniar mitologia da gei nausia, hartako Barttolok haütatü züan eüskal mitologiaren sartzea bere jokü istorioaren geian .
Lamiñen gana hüilantüko dira jokian dütügün bi protagonistak. Geroan, beste jokü zonbait egin nahi dütü estilo eta istorio berriekin.
« Bazterka, hurik gabeko herria » joküa ez bada orano ürrentürik, txostakatzen ahal zide halere lotürik den webgüne huntan sartzez : https://bug-aizokora.itch.io/bazterka-urik-gabeko-herria