Nahiz eta abiatzearen tenorea kanbiatü behar izan diren beroarengatik, ontsa igan da lasterkaldia
Santagrazi eta Larraineren artean den Müga Trailaren 2. edizioneaz bilan hon bat egiten düe lasterkari, antolazale eta lagünzaleek. Lakütik, Otsogorri ala ontsa Orhitik igaraiten den 42 km-ko eta 3100-eko desnibel positiboko lasterkaldia, güne teknikoz beterik zen. Nahiz eta lasterkaldiaren antolazaleek abiatze tenorea aitzinatü ziren, memento batez lasterkariek beroa sentitüe düe. Hala ere, denbora aski goxo zela, eta baldintza honak zirela aipatüe düe. Orotara, abiatü ziren 300 lasterkariek, 250 lagünzaleen eskükaldüa üken düe. Jente andana ere bai bazen lasterkarien süstatzeko.
Kevin Lago xiberotarra izan da garaile aurtengo Müga Trailean 4.57-ko emaitzarekin, bigerren Nicolas Apiou 4.58 eta hirugerren lekuan Nikola Abbal 5.00ko denborarekin. Emazteetan Cynthia Lagourgue xiberotarra hor ere garaile izan da 6.14-eko emaitzarekin. Bigerren leküa, Maite Maiorak hartü dü, 6.18-ko denbora batekin, eta hirugerren Laurene Triadou 6.27tan.
Hortaz xehetarzünen biltzeko, Jüje Akozeberri, Kevin Lago eta Maite Maioraren gana joan gira.