Mügazgainti eüskararen üngürüan harremanak indartzeko dinamika sortü da Basabürüan

Düala jadanik hilabete zonbait Erronkarri, Zaraitzu eta Xiberoko jente bildü direla alkarezagütza süstatü nahian. Lehen harremanak hüllanago balin baziren, horik berpiztü nahi lütükie.

Mügazgainti eüskararen üngürüan harremanak indartzeko dinamika sortü da Basabürüan
Artzen Letona. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/06/25 11:18

Leheneko denboretan müga üsü trabeskatzen balin bazen, orai indar gütigo egiten dügü gure aüzoen ezagützeko. Hizkuntzak batzen beigütü, harremanak berpiztü nahi dütüe « ekialdean eüskaraz » taldekoek. Hartako honanbeste hitzordü pentsatü dütüe : bazkari bat Atharratzeko bestetan, Otsagabiako gaztetxeko estreinan kümita, mendi ebilaldi bat edo orano « Eüskararen astea » larazkenean.

« Ekialdian eüskaraz» izenarekin abiatzen badira proposamen oroer zabalirik dira. Jakin logo lehiaka bat ere abiarazi düela eta züen sorkuntzak helarazten ahal dütützüe üztailaren 5a arte Artzeneri edo Xiberoko Botzan pausatzez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu